Euskal Encounter 12 - BEC Bizkaia 2004 join the family!
Last update: 2004-Aug-31

Hack It

Emaitzak

  1. Canal #crackers
  2. Avenger
  3. NavarHack

Aurtengo hacking edo sistemara erasoa lehiaketako arauak ondokoak dira:

  1. Parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izen-ematea. Horretarako formulario bat prestatu da partyko extranet-ean partyko edozein partehartzailek izena eman dezan.
  2. Maila bat ebatzita dagoela kontabilizatzeko, mezu zifratu bat bidali beharko da gako hau erabiliz hackit@euskal.org helbidera, maila nola pasa den modu zehatz batean azalduz. Hackit lehiaketako kudeatzaileak mezua erantzungo du deskribapena zuzena den edo ez azalduz. Gakoarekin zifratu ez diren mezuak ez dira kontutan hartuko.

    OHARRA: Mezuak zifratzen ez badakizu, hau egiteko informazioa hemen duzu: Windows, Linux.

  3. Lehiaketaren irabazlea igandeko 12:00ak baino lehen maila gehien ordenean gainditu dituen talde edo pertsona izango da. Momentu hori baino lehenago maila denak gainditu dituen talde edo pertsona bat baino gehiago egonez gero, azken mailaren ebazpen zuzena lehenago zeinek egin zuen kontutan hartuko da.
  4. Lehiaketaren beste partehartzaileei pistak ematea talde edo pertsonaren deskalifikaketa suposatuko du.
  5. Proba denak zerbitzariaren kontrako errendimendu erasorik egin gabe ebatzi daitezke. Zerbitzariaren kontrako errendimendu erasoak nahiz hiztegi-erasoak egiten dituen edonor deskalifikatua izango da.
  6. Deskalifikatzeko motiboa izango da era berean, gainerako partehartzaileen parte hartzea oztopatzeko edozein ekintza, zerbitzua behera botatzeko erasoak, mailak aldatu edo suntsitzea, etab. eta baita zerbitzariari buruzko informazioa lortzeko atzipen fisikoa erabiltzea. Helburua proposatutako mailak gainditzea da, ez lehiaketaren makina bera (kontutan eduki hau eraso bat jaurtitzen duzuenean).

    Laburbilduz, lehiaketa teknika eta ingenioa erabiliz ebatzi beharreko zenbait mailek osatzen dute, eta hauen ebazpena bidali beharko da (2. puntuan aipatzen den bezala) lehiaketa barruan kontutan edukitzeko. Lehiatzeko asmorik gabe parte har daiteke, lehiaketaren kudeatzaileari bidali beharreko mezuak alde batera utzita; hala eginez gero partehartzaileak ez du saririk jasoko.

  7. Lehiaketan parte hartzeak bere arauak onartzea suposatzen du.

Sariak

LekuaSaria
1goa300 €
2.150 €
3.75 €
Euskaltel: batzen gaituena - lo que nos une

Party extranet

Occupation map

Sponsors

SPRI - Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial
BBK - Bilbao Bizkaia Kutxa
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
GameGune: Euskal Encounter game competition
CPL Summer 2004 Extreme Championship
Euskalamiga Party System 1.2.4

Valid XHTML 1.0! Valid CSS!