Jokuen garapen lehiaketaEmaitzak
Lehiaketa hau Eszenako Arau Orokorren arabera egingo da, bertan aurrekoak kontraesaten ez badira; kasu horretan hemengo arauak erabiliko dira. Entregatu beharreko lanakJokuen garapen lehiaketak jokuen munduan egindako lan onena saritzea du helburu. Ez dago plataformaren inguruko murriztapenik, baina beti ere ondoko kondizioak bete beharko ditu plataformak:
Lanaren tamaina, erabili beharreko hizkuntza edo tresnen inguruan ez dago murrizpenik. Era berean, ez dago murrizpenik dauden motorrak erabiltzerako orduan; beraz lehiaketan jokuen mod-ak, mailak, skin-ak etab. aurkez daitezke, baina noski, hauek ez dira zerotik egindako jokuen modu berdinean baloratuko (ikusi aurrerago). Hasiera batean azpikategoriarik ez dagoen arren, lehiaketa hau egiten dugun lehen urtea denez lanak azpikategoriatan bana genitzake aurkeztutako lanen kopurua horretarako behar bezainbestekoa bada. Balorazio metodoaPartyan zehar epaimahai bat aukeratuko da, oraindik erabaki gabe dagoen metodo bat erabiliz. Epaimahaiak lanak aztertu beharko ditu, ondorengo irizpideen arabera eta inportantzia handienetik txikienera:
Lan bat aurkezteak, arau hauek onartzea suposatzen du eta ondorioz, epaimahaiaren erabakia onartzea. Epaimahaiak lanak aztertzen dituenean partehartzaileak partyan egon beharko dute epaileek galderarik balu hauek erantzuteko. |