Euskal Encounter 12 - BEC Bizkaia 2004 join the family!
Last update: 2004-Aug-31
Scene
Lehiaketatik kanpoko wild eta chiptunea

2004-Aug-31

Euskal Encounter 12ko emaitzak eguneratu ditugu lehiaketatik kanpo aurkeztutako bi lanekin:

trace/xplsv-ren 10korpia (chiptune)
HardNULL-en Scene Wars - Storyboard Prealpha (wild)


General info
Hitzaldietako grabaketak eskuragarri

2004-Aug-30

Euskadi Digitaleko EnRedAndo saioaren laguntzari esker, Euskal Encounter 12ko hitzaldietako grabaketak deskargatu ditzakezue.


Games
Jokuetako eta GameGuneko emaitzak prest

2004-Jul-30

Joku lehiaketetako emaitzak plazaratu ditugu.


Free Software
Softlibre eta gamedev emaitzak plazaratuak

2004-Jul-30

Real Time Battle, Scripting, Hackit eta Gamedev lehiaketetako emaitzak prest daude jada.


Scene
Lanetarako estekak konponduak

2004-Jul-29

Lan gehienetarako estekak zuzenak dira orain.


Scene
Lehiaketako emaitza ofizialak

2004-Jul-25

Prest!


Games
WC3 arauak plazaratuak

2004-Jul-21

WC3 arauak plazaratu ditugu.


General info
Extranet-a "itxia"

2004-Jul-20

Interneteko gure zerbitzari arrunteko extraneta "itxi" egin dugu. Ezin duzue aldaketarik egin hemendik aurrera.

Partyan bazaude, bertako intraneta erabili behar duzu lehiaketetara apuntatu eta azken berriak irakurtzeko. www.ekparty.org


General info
Parking-a eta ordenadorea deskargatzea

2004-Jul-19

Jakinarazten dizuegu 21ean zehar 6. pabiloirako sarrera (parking-a) doakoa izango dela, eta beraz ordenagailuaren deskarga bertara sartuz egin ahal izango duzuela.

22tik aurrera parking-erako sarrera ordaindu egin beharko da (kotxea ateratzen den bakoitzean 6 euro), eta kotxea ordenagailua deskargatzeko bakarrik sartu nahi baduzu eta 6 euro horiek ordaindu nahi ez badituzu kotxea BECaren kanpoan utzi beharko duzu.

Gogoratu ordenagailuak deskargatu aurretik sarrera eskuratu behar duzuela akreditazio gunean, horretarako Ansio metro geltokiko oinezko sarreratik sartu beharko duzue.

21ean goizeko 10etatik aurrera akreditatu ahal izango duzue.


Hardware
MODCASE-ko sariak argitaratuak

2004-Jul-19

MODCASE lehiaketaren behin betiko sariak ditugu iadanik. Aurten moddingeko munduan oso ezaguna den REVOLTEC etxeak jarriko ditu. Sari guztiak hurrengo estekan ikus ditzazkezue.


General info
Barakaldoko zerbitzuen mapa

2004-Jul-19

Barakaldoko mapa bat bertako denda eta bestelako zerbitzuekin prestatu du Azkonek.


Games
Painkiller-reko arauak prest

2004-Jul-19

Painkiller-eko arauak prest daude jada.


General info
Nola iritsi BEC-era

2004-Jul-19

Azalpen batzuek gehitu ditugu partyra garraio publikoan etorri nahi dutenentzako.


General info
Euskal Encounter 12a mundura konektaturik

2004-Jul-16

Gaur arratsaldeko lauak aldera Euskaltel eta Euskal Encounterraren antolakuntzako teknikarien lanari esker, internetera konektatuak gaude jada.


Scene
Epaimahai aukeraketa bozketa hasi da

2004-Jul-12

Eszena eta Modding-eko epaimahaiak osatuko dituzten kideak bozkatu daitezke jada. Zuen botia extranet-aren bidez eman dezakezue.

Bozketa igandean amaituko da.


General info
Aparkalekua

2004-Jul-09

Azkenik, zuen kotxea aparkatzeko leku merke eta hurbil bat izango dugula konfirma dezakegu.

Informazio osoa instalazioen orrian duzue.


General info
Merchandising-a

2004-Jul-09

Partyan bertan erosi ahal izango duzuen merchandising-ari buruzko informazioa duen orri bat presatatu dugu.

Gaiak zuen gustokoak izango direla espero dugu!


Scene
Botazio orria eguneratua

2004-Jul-09

Bozketei buruzko orria eguneratu dugu, epaimahaien aurkezpen bileraren informazio eguneratuarekin. Bilera hau osteguna 22an 13:00etan izango da.

Kontutan izan ezazue bilera horretara etorri ezin izatea ez dela arazoa epaimahaietan parte hartzeko.

Epaimahaietako kide izateko apuntatzeko epea datorren igandean (11) bukatzen da, beraz apunta zaitezte lehen bait lehen! zuen esku dago epaimahai plural eta on batzuek eduki ahal izatea.


General info
Taberna zerbitzua partyan

2004-Jul-08

Taberna zerbitzua izango dugu partyan zehar. Bere ordutegia 7 t'erditatik gaueko 12tara izango da.


General info
Partyko programa plazaratua

2004-Jul-08

Azkenik partyko programa plazaratu dugu. Eman iezaiozu begirada bat azken momentuan sopresarik ez izateko. Gogoratu partyan zehar intraneta begiratu beharko duzula azken momentuko berriak jakiteko.


Free Software
GNU/Linux install partya

2004-Jul-08

Aurtengo GNU/Linux install partyari buruzko informazioa prest dago jada.

Edizio honetan, ohi den bezala, linuxero adituen laguntza erreferente berri bat izatea espero dugu, jende gehiagok GNU/Linux sistema bat ezagutu eta erabiltzen ikas dezan.


Games
Dance Dance Revolution-erako arauak

2004-Jul-07

Dance Dance Revolution lehiaketarako arauak prest ditugu jada. Parte hartuko duzuela espero dugu!


Free Software
Software Libre bazkaria

2004-Jul-07

Prest dago jada larunbata 24ean ospatuko den Software Librearen bazkariari buruzko informazioa. Bazkarirako 13:30tan bilduko gara akreditazio aurrean, bazkaria izango den garagardotegian 14:00tarako egoteko.


General info
Hitzaldi berriak

2004-Jul-07

Zenbait hitzaldi berri gehitu ditugu gure aurtengo programan.

Lehenengoa SPRIk emango duen hitzaldi bat da, ekintzaileei laguntzeko beraien programa berriari buruz. Zure enpresa propia sortzeko asmotan bazabiltza, Ekintzaile programari buruzko beraien hitzaldia oso interesgarria izango zaizu (ostiral goizean).

Bestalde, gure artean GNU Españako Nacho González izango dugu, Software Librea, GNU Proiektua eta Copyleft-ari buruzko zenbait hitzaldi emateko, ostegun, larunbat eta igande goizean.


General info
Sarea eta ordenagailuen segurtasuna garrantzitsuak dira

2004-Jul-02

Dagoeneko jakingo duzuen bezala, partyko sare lokala funtsezkoa da jarduera asko aurrera eramateko.

Hau dela eta, Zer ekarri atalean zenbait aholku oso garrantzitsu jarri ditugu ordenagailuen segurtasunari buruz. Irakurtzea biziki gomendatzen dizuegu.

Era berean, arau orokorrak ere eguneratu ditugu, azalduz, sare lokala erasotu edo hau ondatzea partytik kanporatua izateko arrazoia dela.


General info
Hitzaldiak

2004-Jun-30

Aurten izango ditugun hitzaldien programa plazaratu berri dugu. Ikus dezakezuen bezala, aurtengoan programa nahiko kargatua dator eta gai desberdin askorekin.


Scene
Demotarako tamaina muga zabaldua

2004-Jun-29

Azkenaldian Europan ospatutako beste demo lehiaketen arauak kontutan hartuz (Breakpoint, ...) demo lehiaketen tamaina-muga 14 Mb-tara zabaltzea erabaki dugu.


General info
Monitore alokairua eta takillak

2004-Jun-24

Monitore alokairu eta takilletarako eskaerak uztailaren 2a arte bakarrik onartuko ditugu.

Zerbitzu hauetakoren bat erabili nahi baduzu lehen bait lehen egin zure eskaera.


Scene
Gonbidapen demoa argitaratua

2004-Jun-23

rgba demo taldeak aurtengo gonbidapen demoa argitaratu berri du. Demoa Windows eta Linux/i386 inguruneetan ibiltzen da.

Gustatuko zaizuela espero dugu!


General info
Partyko render-ak eguneratuak

2004-Jun-21

Euskal Encounter 12ak izango duen itxuraren render-ak eguneratu digutu azken aldaketak beraietan erakutsiz.

Aldaketa nabarmenena leku eta pantailen 90 graduko biraketa da.


Scene
ppg eta ZonaN-ren flash gonbidapena

2004-Jun-16

PowerPuffGirls eta Zona Neutra taldeek Euskal 12rako flasheko gonbidapen bat prestatu dute. Gonbidapenak 5,4 Mbyte ditu.

2 Mbyte bakarrik dituen kalitate baxuko bertsioa hemen duzue.


GameGune
GGko leku berria plazaratua

2004-Jun-16

GameGuneko atalerako webgunearen itxura berri bat presatu dugu. Informazio gehigarria interesgarria izango zaizuela espero dugu.


General info
Eszena eta modding-erako epaimahaiak

2004-Jun-14

Eszena edo modding lehiaketetarako epaimahaietan parte hartu nahi duzuenok apuntatzeko aukera duzue uztailaren 12a arte extranetaren bidez, eszena atalaren barrutik.

Aurtengoan Demo, Musika, 2D grafiko, 3D grafiko eta modding epaimahaiak izango ditugu.

Kontuan har ezazue eszena eta modding lehiaketen emaitza erabakiko duten epaimahaiak orain apuntatzen zaretenon artetik aukeratuko direla uztailaren 12tik aurrera. Oso garrantzitsua da lehiaketetan interesatutako denok apuntatzea eta ondorengo bozketan parte hartzea, ahalik eta epaimahai orekatuenak izan ditzagun.


General info
Irispide eta alojamendu mapa

2004-Jun-11

Azkon-ek Barakaldoko mapa bat prestatu du, BEC-era errepidez nola iritsi erakusten duena eta baita herrian dauden hotel eta hostal guztiak erakusten dituena ere. Mapak 2,7 Mb okupatzen ditu.


GameGune
Lista de equipos GameGune 2004

2004-Jun-08

Acabamos de publicar los equipos que competirán en la GameGune 2004.

Los 5 equipos restantes saldrán de los siguientes clasificatorios:

Clasificatorio Palma de Mallorca (Lan)
Clasificatorio Bilbao (Lan)
Clasificatorio Sevilla (Lan)
Clasificatorio Tenerife Masters (Lan)
Clasificatorio Juegos21 (Online)


GameGune
GameGune 2004 GUI by Sonos

2004-Jun-08

Aurreko urtean bezala, Sonosek Counter-Strikerako interfaze grafikoa prestatu du GameGune 2004rako.

Jar ezazu zure Steam-a CPL-ko ezarpen ofizialekin eta GameGune 2004ko itxurarekin!


General info
Eszenako lekuen desblokeaketan aldaketak

2004-May-31

Arazo teknikoak direla-eta, ezin izango ditugu eszenarako lekuak bihar desblokeatu. Hau dela eta, desblokeaketa ekainaren 2an, asteazkena, egingo dugu, eguardiko 12:30tan.


Scene
Java murrizpenak zuzenduak

2004-May-31

Lehiaketako makinako deskribapena eta Demo lehiaketako arauak eguneratu ditugu Java aplikazio natiboak aurkez daitezkeela argi uzteko.


Free Software
Scripting lehiaketako arauak prest

2004-May-27

Scripting lehiaketako arauak plazaratu ditugu, sariekin batera.

Aurtengoan Euskal 9ko lehiaketa formatua berreskuratu dugu; espero dugu gustokoagoa izango duzuela.


Free Software
HackIt eta Real Time Battle lehiaketen sariak

2004-May-27

Real Time Battle eta HackIt lehiaketetako informazio-orriak eguneratu digutu emango ditugun sariak gehituz.


General info
Partyko sareari buruzko behin-behineko informazioa

2004-May-26

Aurten izango dugun sare lokala eta zerbitzariei buruzko behin-behineko informazioa plazaratu dugu.


GameGune
CPL-ko stand-en gunerako sarrera doan

2004-May-24

Dallas-en (EEBBak) ospatuko den Cyberathlete® Extreme World Championships-era joan nahi baduzu, Stand-en zonara sartzeko sarrerak doan lor ditzakezu hemen.

CPLa Uztailaren 28tik Abuztuaren 1era ospatuko da eta bertan GameGuneko irabazleak parte hartuko du.


General info
Eszenako lekuen desblokeaketa

2004-May-19

Eguneratua

Gainerako lekuen okupazio-maila altua dela-eta, eszenarako erreserbatutako azken 3 lerroak astelehen honetan bertan desblokeatzea erabaki dugu, goizeko 12:30tan.

Gainerako lekuak ekainaren 1ean desblokeatuko ditugu duela egun batzuk iragarri genuen bezala.


Games
Counter-Strike-erako arauak

2004-May-10

Counter-Strike-eko amateur lehiaketarako arauak plazaratu berri ditugu.


General info
Eszenarako lekuen desblokeaketa

2004-May-10

Ekainaren 1ean, goizeko 12:30tan eszenarako erreserbatutako lekuetatik okupatu gabe jarraitzen dutenak desblokeatu egingo ditugu.

Momentu horretati aurrera edozein partehartzailek aukeratu ahal izango ditu leku horiek. Leku aldaketa edozein momentuan egin dezakezue extranetaren bidez.


General info
Erakuslekuak Euskal 12an

2004-May-05

Euskal Encounter 12an enpresa eta dendek erakuslekuak izateko kondizioak zehaztu berri ditugu. Esteka jarraituz ikus ditzakezu.


Games
Joku lehiaketentzako arau orokorrak

2004-May-05

Amateur joku lehiaketentzako arau orokorrak argitaratu ditugu.


Games
EE12rako joku proposatuak

2004-Apr-29

Behean duzue EE12rako konfirmatuak dauden joku amater-en zerrenda. Lehiaketaren bat gehiago egin nahi dugu eta beraz zerrenda itxi gabe dago, baina ez askoz ere gehiago denbora arazoak direla-eta.

Konfirmatutako jokuak:

CS, 32 talde
WC3 Frozen Throne, banakakoa, 64 leku
Need for Speed Underground, banakakoa, 64 leku
Dance Dance Revolution, banakakoa, 64 leku
Re-Volt, banakakoa, 64 leku.
Call of Duty, 16 talde.

Gainera, lehen pertsonako tiroketa joku bat egongo da, oraindik erabaki gabe dagoena, eta aztertzen ari garen beste aukera batzuek.


General info
Arau orokorrak eguneratuak

2004-Apr-29

Partehartzerako arau orokorrei gehikuntza bat egin diegu, abisu edo warning-erako arrazoi bat gehiago gehituz. Arrazoi berria sare lokaleko switch-en manipulazioa edo kableen portu-aldaketa da.

Honen arrazoia aurreko urtean izandako arazo batzuek dira: sare-bideen bikoizketa eta sare-bigiztak, batez ere. Arazo hauek antolakuntzakoa ez zen jendeak switchak manipulatu zituelako gertatu zirela uste dugu eta aurtengoan horrelakorik ez gertatzea espero dugu. Gogoratu sare konexioarekin arazorik baduzue partyak teknikari batzuek dituela hauek konpontzeko.

Milesker zuen laguntzagatik.


General info
Monitoreen alokairua partyan

2004-Apr-28

Aurtengoan monitoreen alokairu zerbitzu bat izango dugu partyan bertan, XLAN-ek eskeinia. Monitoreak 17"-ko Samtron 76E-ak izango dira eta prezioa 30 euro izango da.

Beharrezkoa da monitorearen eskera partyko extranet sistematik egitea, monitore kopurua mugatua baita eta hauek eskaera-ordenean esleituko baitira.


Free Software
Linux Software Libre-ra berrizendatua

2004-Apr-27

Aurtengoan Linux atalaren izena Software Libre izenarengatik aldatzea erabaki dugu.

Real Time Battle eta Hack It lehiaketetako arauak plazaratu ditugu atal hau martxan jartzeko.


Misc
Joku garapen lehiaketa

2004-Apr-27

Joku garapen lehiaketako arauak eskuragarri daude jada. Lehiaketa hau aurten lehenengo aldiz egingo da.


Misc
Modding atala prest

2004-Apr-27

Modding atalari buruzko informazioa prest dugu jada. Aurtengoan bi lehiaketa izango ditugu; bat errendimenduarekin erlazionatutako aldakuntzetarako eta bestea itxura-aldaketetarako.


General info
Izenemate-orriko zona

2004-Apr-21

Izen-emateak kudeatzen dituen softwarearen errore bat dela-eta, denbora batean zehar zona informazioa gaizki gorde da datu-basean.

Zuen izen-emate orrian zona ondo dagoen begiratzea eskatzen dizuegu, zona mapak erakusten duen informazioa ahalik eta zuzenena izan dadin.

Milesker!

Eguneraketa: denon zona ezabatu dugu, informazio okerrik egon ez dadin. Arren, edita ezazue zuen izen-emate orria zona aukeratzeko. Milesker.


General info
Erreserbak egin daitezke jada

2004-Apr-15

Erreserba sistemak erreserbak egitea uzten du jada.


Scene
Nazioarteko eszenarako aurkezpena

2004-Apr-05

Euskal eta eszena atalari buruzko aurkezpen bat prestatu dugu nazioarteko eszenakideentzako.

Helburua informazio garrantzitsuenaren laburpen bat edukitzea da, eszenakideek Euskal-a ezagutu dezaten eta bertara etor daitezen.


General info
Partyko areto nagusiko render-ak

2004-Apr-02

Aurtengoan izango dugun lekuari buruzuko gutxi-gora beherako ideia izan dezazuen, render batzuek prestatu ditugu.

Hauekin mapari buruz izan dituzuen galdera gehienak erantzutea espero dugu.


General info
Erreserben onarpen hasiera-data

2004-Apr-01

Erreserbak apirilaren 15etik aurrera egin ahal izango direla gogorarazten dizuegu; eguerdiko 12tatik aurrera, hain zuzen.

Erreserba egiteko momentuan arazorik izan ez dezazuen, aurretik erabiltzailea sortu, izen-emate datuak bete eta taldeka antolatzea gomendatzen dizuegu.

Gogoratu aurreko urtetik erabiltzailea baldin baduzue ez duzuela berri bat sortu beharrik.


Scene
Eszenari buruzko informazioa prest

2004-Mar-31

Eszena atalari buruzko informazioa prest daukazue dagokion atalean.

Bertan aurten izango ditugun lehiaketak, hauen arauak, sariak, lehiaketarako ordenadorearen datuak eta beste datu interesgarriak ikus ahal ditzakezue.


General info
Animo Durango Party!

2004-Mar-25

Askok jakingo duzuenez, aurten ez dugu Durango Partyrik izango, Estatuko lehen mailako party eszener bat. Asko sentizen dugu hau hala izatea, hasieratik lagundu baitugu Durango Partya eta egun ere hortan baidiardugu.

Asociación Cultural Informática de Durango-ko kideei animoak bidali nahi dizkiegu momentu gogor hauetan. Datorren urtean Durango Partya berriro ere gure artean edukitzea espero dugu eta horretarako orain arte bezala gure laguntza izango dutela jakitea nahi dugu.

Azkenik, gure eskerrona adierazi nahi diegu aurreko ediziotako antolakuntzarako egindako lanarengatik, beraietan Euskaleko antolakuntzako kideek eta eszener askok momentu oso onak pasa baititugu.


General info
Partehartzaileentzako arau orokorrak

2004-Mar-22

Partehartzaileek partyan zehar bete beharko dituzten arauak jarri ditugu, hauek puskatzen direnean hartuko diren neurriekin batera.

Arren, bete itzazue arauak; denon onurarako izango da-eta.

Milesker.


Misc
PcCity Party berriak

2004-Mar-22

Berri batzuk jaso ditugu PcCity Partyaren inguruan:

Martxoaren 26an Abraham Olano, munduko bideko fondoko garailea, egongo da PcCity Partyan autografoak firmatzen 18:00-tik 21:00-ra. Era berean 3 bizikleta oparituko dizkie Fujitsu Siemens markako ordenadore bat erosten duten lehen 3 bezeroei.

Bestalde, 2004 Modding Partyko partehartzaileek ekitaldiko babesleen produktuetan deskontuak izango dituzte (Intel, Advent, Fujitsu Siemens, LG, Hércules, Saphire, Logitech, Plantronics, Shuttle eta Creative)

PcCity Partya martxoaren 26an hasiko da San Sebastián de los Reyes-en. Informazio gehiago:


General info
Informazio orokorra prest

2004-Mar-18

Party-ari buruzko informazio orokorra jarri berri dugu: lekua, datak, azpiegiturak eta bestelako datu interesgarriak.


Misc
Retroinformatika interes taldea

2004-Mar-16

Retroinformatikarako interes taldea sortu da Euskaleko partehartzaileen artean, batez ere 8bit-eko ordenadoreen jarraitzaileek osatua.

Hemen ikus dezakezue aurkezpena gazteleraz.


General info
Webgunearen diseinu berria

2004-Mar-15

Aurtengo webgunearen diseinu definitiboa martxan jarri berri dugu. Diseinu berria arakatzailearen lehio tamainara egokitzen da, aurrekoaren zabalera-finkoko murrizpenak gaindituz.

Webgune berria gustatuko zaizuela espero dugu :)


General info
Euskal Encounter 12ren lekua

2004-Mar-10

Jadanik baieztatu dezakegu aurten Euskal-a Barakaldon ospatuko dela, Bilbao Exhibition Centre berrian.

Gogoratu erreserbak apirilaren 15etik aurrera egin ahal izango direla.

Bestalde, hilabete bukaerarako webgune berria jarriko dugu martxan, diseinu erakargarriago batekin eta 12. edizioari buruzko informazio osoarekin.


General info
PcCity Modding Party - Euskal Encounter 12 lankidetza-hitzarmena

2004-Mar-10

PC CITY MODDING PARTYren deialdiak eragin duen interesa dela eta, lankidetza-hitzarmen bat sinatu da Euskal Encounter 12arekin:

Euskal Encounter-ek 20 sarrera eskaini ditu Uztailean izango den ediziorako, eta Euskal-en modding-arduradunak epai-mahaiko kide aditu gisa hartuko du parte PC City Modding Partyn.

Horregatik, jakinarazten dizuegu sari gisa 10 sarrera emango dizkiegula lehenengo 10ei, epaimahaiaren irizpidearen arabera, eta beste 10ak parte-hartzaile guztien artean zozketatuko direla...


Scene
Euskal 11ko lana Europako onenen artean

2004-Feb-19

Euskal Encounter 11ko demo irabazlea, Mankind taldearen "Grafikal Jihad", Scene.org Awards-etarako izendatua izan da, grafiko onenen kategorian. Gainera, Spontz (Euskal 11an demotan 2.ak) taldearen demo bat Breakthrough Performance kategorian izendatua izan da.

Scene.org Awards sariak urtero adituen epaimahai batek esleitzen dituen sariak dira. Sariak Breakpoint-en banatzen dira.

Stravaganza, Boah eta rgba taldeak aurretik izendatuak izan diren Euskaleko beste partehartzaileak dira.


GameGune
GameGuneko 3 partehartzaile joku-komunitateak sarituak

2004-Feb-16

Asteburu honetan argitaratu da esReality-ren 2003ko Counter Strike, UT2003 eta Quake3-ko jokalari onenen zerrenda.

Sari hauek e-kirolen munduko webgune garrantzitsuenen bidez egindako bozketan erabakitzen dira: Cached.net, ClanBase, Cyberfight, Gamer.TV, Gamers.nu, Radio iTG eta desagertutako shackES.

Sarituen artean Euskal Encounter-eko hiru partehartzaile aurkitzen dira. Counter Strike-ko lehiaketan mtw.se taldean jolastu zuen SpawN eta Lauke eta Forrest, UT2003ko lehiaketako lehen eta bigarrenak.

Ez dago batere gaizki, Quake3-ko lehiaketarik ez zela egon kontutan harturik. ¡4tik 3!


General info
Euskal 12rako erreserben irekiera

2004-Feb-10

Euskal Encounter 12rako erreserbak Apirilaren 15tik aurrera egin ahal izango dira.

Aurten 2560 ordenadoreentzako tokia izango dugu, lehengo urtean baino 512 (%25) leku gehiago.


General info
Euskal Encounter 11ko argazkiak

2004-Feb-10

Lehengo urteko zenbait argazki jarri ditugu ikusi ahal izan ditzazuen.


General info
Leku aukeraketari buruzko inkesta

2004-Feb-10

Eztabaida-lekuan inkesta bat jarri dugu lekua esleitzeko erabiltzen dugun sistemari buruz zuen iritzia jakiteko. Orain artekoa egokia iruditzen zaizuen ala beste sistema bat nahiago duzuen jakin nahi dugu.

Bestalde, beste inkesta bat dago datorren urtean takilak izateko aukerari buruz.


General info
Euskal Encounter 11ko bideoa

2004-Feb-05

Euskal Encounter 11ko bideoa deskargako prest jarri berri dugu. Xvid + AC3 formatuan dago eta 23 Mb-eko tamaina du.


General info
Euskal 12ko eztabaida-lekua prest

2004-Jan-26

Euskal Encounter 12ko eztabaita-lekua martxan jarri dugu. Euskal 11ko lekua irakurketa-soilik modura aldatu dugu.


General info
Euskal Encounter 12aren gunea martxan

2004-Jan-20

Euskal Encounter 12aren webgunea martxan jarri berri dugu. Hurrengo asteetan informazioa gehitzen joango gara.


Euskaltel: batzen gaituena - lo que nos une

Party extranet

Occupation map

Sponsors

SPRI - Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial
BBK - Bilbao Bizkaia Kutxa
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
GameGune: Euskal Encounter game competition
CPL Summer 2004 Extreme Championship
Euskalamiga Party System 1.2.4

Valid XHTML 1.0! Valid CSS!