|
Amateur lehiaketak
Partehartzeko betekizunak
- Ordenadorearekin lekua EE12an. Lekua konfirmaturik ez baduzu ez dugu izen-ematerik onartuko.
- Game Gunean ez parte hartzea; batean edo bestean bakarrik parte har daiteke.
- Lehiaketetan lekuak bete harte izena eman ahal izango da, izen-ematea irekitzen
den unetik aurrera. Izen-ematea partya hasi ondoren irekiko da eta Euskal Encounter 12ko
intranet sistemaren bidez egingo da (www.ekparty.org). Hortaz, beharrezkoa da partyan
fisikoki egotea izena emateko.
Arau orokorrak
- Partehartzaileak arau hauek irakurriak izan behar ditu. Izena ematerako unean hauek
onartzen ditu, hortaz momentu oro bete egin beharko ditu, antolakuntzaren beste
edozein erabaki bezala.
- Kanporaketa bakoitzean aurkaria bilatu behar da neurketaren parametroak adosteko
(kapitainen lekuak intranetean azalduko dira). Lehiaketarako makina hauetako bat
izan daiteke: jokalarien edozein, partehartzaile baten edozein hala nahi badu edo
antolakuntzako zerbitzari bat; azken honetarako zerbitzaria ordu konkretu baterako
erreserbatu beharko da, antolakuntzarekin Kontrolean harremanetan jarrita.
- Neurketako jokalariek hala adosten badute eta antolakuntzaren baimena lortu ondoren,
neurketarako mapak eta beste arauak ofizialen desberdinak izan daitezke. Adostasunik ez
badago, arau hauek bete beharko dira. Lehiaketa bakoitzeko arau zehatzek, arau orokorren
aurrean lehentasuna izango dute.
- Jokuak aukera badu, derrigorrezkoa da partida ahal den modu guztietara gordetzea (log
eta demoak); antolakuntzak hauek eskatu ahal izango ditu.
- Abantaila ateratzeko bug-ak eta joku-kanpoko aplikazioak erabiltzea debekatua dago, eta
noski, baita indarkeria fisiko eta ahozkoa. Jokuaren akatsak abantaila ateratzeko
erabiltzea ere debekatua dago.
- Arau hausterik egon dela uste badute, jokalariek kontrakoei log eta demoak eskatzeko
eskubidea dute neurketaren bukaeran.
- Antolakuntzak arauetan aurrikusita ez dauden egoerei aurre egiteko erabakiak egokitzat
jotzen duen moduan hartu ahal izango ditu.
- Emaitzak garaiz entregatu ezean, lehiaketa ausaz edo bi aurkarien deskalifikazioaz
ebatziko da.
- Partida ebazteko esleitutako denboraren hasieratik 15 minutu pasa ondoren aurkakoa aurkitu
ezin bada, kontrolera joan beharko da parte ematera. 15 minutu pasata aurkeztu gabe jarraituko
balu, aurkeztu ez dela erabakiko da.
- Partidak jolasteko denbora eta parekaketak Euskal Encounter 12ko intranetean plazaratuko
dira, http://www.ekparty.org. Partehartzaileen betebeharra da bertako informazioa begiratzen
joatea, jolastea noiz eta zeinen kontra tokatzen zaien jakiteko.
- Lehiaketa bakoitzerako arau zehatzagoak daude eta partehartzaileek hauek ezagutu eta bete
beharko dituzte.
|
|