Euskal Encounter 12 - BEC Bizkaia 2004 join the family!
Last update: 2004-Aug-31

Bozketak

Epamahai aukeraketa uztailak 12tik 18ra
Epaimahaien aurkezpen bilera uztailaren 22, ostirala, 13:00etan
Lehiaketa ondorengo epaimahai bilera uztailaren 24 eta 25, larunbata eta igandea

Aurten hauteskunde publikoan aukeratutako epaimahaiak izango ditugu.

Epaimahaien aukeraketa

Epaimahai kideen aukeraketa erreserba sistemaren bidez egingo da.

"scene" interesa markatu duten partehartzaile denek bozkatu ahal izango dute epaimahaiak aukeratzeko

Epaimahaietarako hautagaiak, "scene" interesa markatua izateaz gainera dagokion lehiaketaren kategoriarako hautagai izan nahi dutela zehaztu dutenak izango dira. (adibidez, chiptunerako, musika kategoria).

Lanen baloraketa

Epaimahaiek lanak baloratzeko modua honakoa izango da:

Partyaren hasieran epaimahai denak bilduko dira, sistemaren aurkezpen bat egiteko, eta egon litezkeen dudak argitzeko.

Lehiaketa bakoitzaren proiekzioa eta gero, epaimahaikideek lanak sare lokaletik eskuratu ahal izango dituzte, patxadaz aztertu ahal izan ditzaten. Lanen egileekin hitzegiteko aukera izango dute, hauek dudak galdetzeko, etab.

Kategoria bakoitzeko lehiaketa denak bukatu ondoren, epaimahaiak bilduko dira.

Bileretan lanak komentatuko dira, behar izanez gero berriro ere ikusiko dira, eta behar izanez gero deskalifikazioei buruz hitzegingo da. Lan bat deskalifikatzeko, nahikoa izango da deskalifikapenaren alde, kontra daudenak baino epaile gehiago egotea. Antolakuntzak lanak deskalifikatu ahal izango ditu, baita ere.

Epaileek lanak onenetik okerrenera ordenatuko dituzte, eta hauek puntuak jasoko dituzte ordenaren arabera: lehenak 25 puntu, bigarrenak 20, 3.ak 15, 4.ak 12, 10, 8, 6, 4, 2, eta 1 azkenak (10.a). Norbaitek parte hartu duen lehiaketa bateko epaimahaian badago, ez du bere lana ordenatuko; horren ordez, lana berea bezala markatuko du, eta lanak beste epaileek emandako puntuen media jasoko du bere balorazio gisa. 10 lan onenak bakarrik ordenatu beharko dira.

Epaileek oharrak hartzeko orri bat jasoko dute. Beraien erabakiak partyko sare lokaleko extranet-aren bidez emango dituzte, ohiko erabiltzaile sistema erabiliz.

Euskaltel: batzen gaituena - lo que nos une

Party extranet

Occupation map

Sponsors

SPRI - Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial
BBK - Bilbao Bizkaia Kutxa
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
GameGune: Euskal Encounter game competition
CPL Summer 2004 Extreme Championship
Euskalamiga Party System 1.2.4

Valid XHTML 1.0! Valid CSS!