Euskal Encounter 12 - BEC Bizkaia 2004 join the family!
Last update: 2004-Aug-31

Aurkezpena

Aurtengoan Euskaleko eszenako giroa hobetzen jarraitu nahi dugu aurreko urteko ekimena jarraituz, Demoeszenak Euskalean merezi duen lekua izan dezan.

Capsule-ren Phase One demoaren proiekzioa, Euskal 9an zehar Capsule-ren Phase One demoaren proiekzioa, Euskal 9an zehar

Horretarako, aurten bi neurri hartuko ditugu:

  • Eszenakideei erreserba preferentea emango diegu, aurreko urtean bezala. Erreserba preferentea lortzeko, gure extranetean alta eman, preinskripzioa bete eta enlar-i mezu bat bidali apirilaren 1etik aurrera; nahi izanez gero lanetarako estekak ere bidal ditzakezu zure interesa ikus ahal izan dezagun.

    Erreserba preferentea izango duten talde eta eszenakideek izenematea eta ordainketa gainerako partehartzaileek bezala egingo dute. Diferentzia bakarra erreserba besteek baino lehenago izango dutela da.

  • 256 ordenadore-leku erreserbatuko ditugu eszenarako. Leku hauek antolakuntzak esleituko ditu, taldeka. Bertan esertzeko mezu bat bidali enlar-i.

Zer gertatzen da eszenakide batek erreserba preferentea edo erreserbatutako lekuetako bat lortuko ez balu? Ez dago inongo arazorik; edozein pertsona etor daiteke partyra erreserba modu arruntean eginez eta eszenarako erreserbatutako tokien ondoan toki bat aukeratuta.

Euskal-aren nazioarteko aurkezpena

Euskaltel: batzen gaituena - lo que nos une

Party extranet

Occupation map

Sponsors

SPRI - Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial
BBK - Bilbao Bizkaia Kutxa
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
GameGune: Euskal Encounter game competition
CPL Summer 2004 Extreme Championship
Euskalamiga Party System 1.2.4

Valid XHTML 1.0! Valid CSS!