'Hacker etikoak' juridikoki babestea aldarrikatu dute hainbat adituk, ziberdelinkuentziari aurre egiteko
Informatika-sistema baten segurtasuna eta ahuleziak frogatzen dituzten hackerrak ez daude juridiko behar bezain ondo babestuak, eta auzipetuak izan daitezke nahiz eta irizpide etikoekin jokatu. Hala adierazi dute Euskal Encounter 24 topaketan Ruth Salas Ordoñez abokatuak, informatika-delitugintzan adituak, eta Ander Caballerok, ingeniari informatikoak. Euren aburuz, ziberdelinkuentzia ez dago nahikoa arautua, eta egoera horrek kalte egin diezaieke enpresei laguntzeko helburua duten hacker etikoei. Izan ere, konpainien segurtasuna arriskuan jartzen duten milioika eraso gertatzen dira egunero, eta badaude horiei aurre egiten laguntzen duten profesionalak....