invisible 
hit counter

Euskal Enkounter 15


Jarduerak 2007

Demoak

PC, Amiga, Mac eta Javan egindako demoak onartuko dira. Xehetasunak makinen atalean.

Gehienezko tamaina: 21 MB, ZIP edo TGZ-n konprimituak.

Lehiaketako ordenagailuan funtzionatu beharko du lehiaketan parte hartu ahal izateko. Xehetasun gehiago dagokion atalean.

Demoaren lehen 10 minutuak soilik erakutsiko dira, nahiz eta hauek luzeagoak izan daitezkeen.

Produkzioaren egileek musikaren egilearen baimena izan beharko dute beraien produkzioan erabiliko badute. Edozein musika formatu onartuko da demoko musika gordetzeko. Epaimahaiak demoa musikarengatik bakarrik kanporatu ahal izango du, hala egokia erabakiko balu.

Disko gogorrean fitxategirik idazterik ez du beharko funtzionatzeko; hala izango balitz, fitxategia sistemako behin-behineko direktorioan sortuko du.

ESC-rekin geldituak izateko aukera izan behar dute, bestela deskalifikatuak izango dira.

Root (Linux/Mac) edo Administratzaile (Windows) baimenik gabe funtzionatu beharko du.

Lehiaketaren arau orokorrak betetzea garrantzitsua da

Sariak

1. Saria 4.500€
2. Saria 2.250€
3. Saria 1.125€

Eszenako beste sariak ikusi

Argibide gehiago

Nola aurkeztu lanak
Eszenaren epaimahaia
128 ordenagailu-leku eszenakideei eskainiak

Eszenari duen garrantzia emateko, eszenakideak pantaila nagusitik gertu egongo dira kokatuak, beste eszenako kideetatik hurbil. Eskatu hauetako leku bat

Lanak aurkezteko lizentzia

Lanen aurkezpena Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs lizentziapean egingo da. Egileak inongo lizentziarik edo besteren bat adieraziko balu ere.


Eitb(logo) Diputación Foral de Biskaia (logo) BBK (logo) Spri (logo) Euskaltel (logo)