invisible 
hit counter

Euskal Enkounter 15


Jarduerak 2007

Overclock lehiaketa

Arau eta oinarriak

  1. Proba eta neurketa oro Euskal Encounter 15 dirauen bitartean egin beharko dira, eta zera egiaztatzeko, pantaila hondo bat jarriko da web-ean eta parte hartzaileek hura erabili beharko dute euren testen emaitzak jartzean, arau hau betetzen ez duten ekipoak lehiaketatik zuzenean kanporatuak izango direlarik.
  2. Hozketarako erabili ahal izango diren sistemak, aire bidezkoak, likido bidez edota peltier zelula bidez. Kanpoan gelditzen dira kanpo hozketa sistemak nitrogenoaren tankerakoak, izotz lehorra edota fase aldaketa sistemak.
  3. Egin beharreko probak superpi 1M pasada bat, 3Dmark2006 pasada bat eta tenperatura hartze bana Orthos eta idle egikaritu eta bost minutu geroago hartuak
    Ikusi ahal dezakezuenez, lehiaketa hontan gure ordenagailuen etekina orokorrean baloratu nahi dugu, hots prozesagailua, memoriak, eta baita ahalmena eta hozketa ere.
  4. Probetarako erabili beharreko software-a honako estekatan aurki dezakezue, denok programen bertsio berekin lan egin ahal izan dezagun.
    • Superpi
    • 3Dmark
    • Orthos

Proba bakoitza baloratzeko modua honakoa izango da:

Orthos, pantailatik jasoko da behin martxan bost minutu egon ondoren, eta gauza bera idle-rekin. Eta bi tenperaturen arteko delta kontutan hartuko da. Beraz, zure plakak tenperaturak gaizki ematen baditu ere, bien arteko gradu aldaketa izango dugu. Zure plakako sensoreak ondo konfiguratu gabe badauzkazu, jakinaraziguzu izen emate e-mailean eta tenperatura 10 onenak aukeratzerakoan erabakiorra bada, epai mahaikoren bat sonda bidezko neurketa egitera pasa dadin.

Tenperatura emaitzak honako taularen arabera lortuko dira:

Delta Puntuazioa
0-5ºC 1.000
6-10ºC 900
11-15ºC 800
16-20ºC 700
21-25ºC 600
26-30ºC 500
31-35ºC 400
36-40ºC 300
41-45ºC 200
46 < 100

Bertan, “halabeharrez” honako datuak azalduko dira:

Izan ezazue kontutan lehen aipatu den bezala kaptura GUZTI horiek antolatzaileek adierazitako pantaila hondoa izan beharko dutela, eta hura HEMEN deskargatu ahal izango duzuela. Arau hau bete ezean lehiaketaz kanpo geldituko zarete antolatzaileekezin izango baitute emaitzak party-an bertan lortu direnik egiaztatu.

 

SARIAK


Modding arloko hiru lehiaketetako sariak Dremel-en laguntzaz emango dira ( http://www.dremeleurope.com/es/es/start/index.html ) eta hauexek izango dira:

Lehen saria: Dremel Stylus

Bigarren saria: 175 ataletako osagarri jokoa

Hirugarren saria
: 100 ataletako osagarri jokoa


Eitb(logo) Diputación Foral de Biskaia (logo) BBK (logo) Spri (logo) Euskaltel (logo)